2018-05-04

TOLOSAKO ESKOLA ARTEKO TOPAKETETAN IZAN GARA


TOLOSAKO ESKOLA ARTEKO TOPAKETAK

Ingurumen batzorde kideak, asteazkenean izan ginen musika eskolan .
Bertan, beste ikastetxeko ingurumen batzorde kideekin elkartu ginen, AG21eko KLIMA ALDAKETA gaiaren inguruan hartu ditugun konpromisoak eta udalari egingo dizkiogun proposamenak adosteko. 
Laister joango gara UDAL FORORA!


                                                                                                                 

2017-11-21

AURTEN ERE ANTOLATU DUGU AZOKA EKOLOGIKOA

                   2017-KO AZOKA EKOLOGIKOA


Urtero legez, antolatu dugu gure azoka berezia.









Iaz baino uzta txikiagoa izanagatik, barazki mordoa bildu dugu gure baratzean: porru, azenario, kalabaza, tipula...
Aurten, berriak,  oilategiko arraultzak
eta mandarinak izan dira.


Eskerrik beroenak erostera inguratu zaretenoi!


AZOKAKO ARGAZKIAK

2017-11-15

2017-11-07

BIDE HEZKUNTZA TAILERRA


BIDE HEZKUNTZA tailerrean praktikan jarri ditugu gelan ikasitako trafiko arauak. Bideratu eta lagundu diguten Udaltzainei, Eskerrik asko!

                                                                   ARGAZKIAK

2017-10-11

MANTTOREN LAGUNTZAILEAK HAUR HEZKUNTZAN

Gaur Haur Hezkuntzako ikasleek sorpresa izan dute: Manttoren laguntzaileak azaldu zaizkie, jolas berriekin. Gainera, Manttoren mezua entzun dute, eta bertsoak kantatu dituzte. Poz- pozik denak, gure marigorringo kuttuna bezala. Aupa Mantto, eta aupa euskara!!

2017-09-25

MUGIKORTASUN ASTEA SAMANIEGON

Mugikortasun jasangarriaren astean burutu ditugun ekintzen argazkiak dituzue honakoak. Oraindik falta dugu "Bide Hezkuntza" tailerra!  Urrian egingo dugu  eta aurrerago zintzilikatuko ditugu argazki gehiago.








2017-09-22

MUGIKORTASUN ASTEARI AMAIERA: BIZI BIRA

 Amaiera dotorea eman diogu Europako mugikortasun jasangarriaren asteari.: BIZI BIRAn parte hartu dugun guztioi  BEJONDEIGULA¡